‘Miribilla-Ospitalea’ 57. Bilbobus lineak maiztasun gehiago izango du

uriola.eus 2015ko mar. 18a, 12:00

‘Miribilla-Ospitalea’ ibilbidea betetzen duen lineak lanegunetako ordutegi, maiztasun eta ibilbibde berberak izango ditu.

Zapatutik aurrera, martxoak 28, ‘Miribilla-Ospitalea’ betetzen duen 57. lineak bere zerbitzua areagotuko du asteburu eta jai egunetan, lanegunetako ordutegi, maiztasun eta ibilbide berberekin.  

Honela, ‘Miribilla-Ospitalea’ 57. linea honako zerbitzua eskainiko du: 

- Irteerak Miribillatik: 7:30etatik 21:30etara, 60 minuturo eta lehenengo zerbitzua San Adrianetik abiatuko da 7:25ean.

- Irteerak Basurtutik: 08:00etatik 21:00etara, 60 minuturo, eta azkenengo zerbitzua Basurtutik abiatuko da 22:15ean.