Gosaldu ostean, martxan zeuden proiektuen berri izan zuten ikasleek. Lehenbizi, “Boga garagardoa” artisau garagardoa ekoizteko kooperatiba ezagutu zuten eta ondoren, Lizarrako gazteek Denendako kooperatiba aurkeztu zuten.
Gero, hasi berri diren proiektuen txanda heldu zen. Buiaka! proiektu komunikatiboaren inguruko hitzaldia lehenbizi, Bilboko ikasle mugimenduari ahotsa emateko sortu dugun balibaidea. Ostean kolektibizatu.cc-ren funtzionamendua azaldu zuten Sarrikoko bi ikaslek, edukien kolektibizaziorako plataforma, eta amaitzeko San Mameseko ikasleek IngeniHerria aurkeztu zuten, ingeniaritza eta teknologia bera herriaren mesedetara jartzea helburu duen proiektua.
Amaitzeko, asanblada orokorra burutu zen, hiru egunen inguruko hausnarketa eginez. Hala ere, ikasleek Herri Unibertsitatea ez dela hemen bukatu iragarri zuten, alternatibak eraikitzen jarraituko dute herritik eta herriarentzako hezkuntza baten bidean.