Bilboko Udaleko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak antolatutako Barrutirock programa -Bilboko musika-talde hasi berrientzako programa-, berriro jarriko da abian, oraingoan seigarren aldiz.
Barrutirock-en barruan, musikaren munduan hasiberriak diren 15 eta 35 urte bitarteko gazteek euren lanak erakutsiko dituzte zuzenean, horrela esperientzia lortuz, Bilborock bezalako aretoan jotzeko aukera izanda.
Horiek horrela, martxoaren 21ean, larunbata, 21:00etan, denboraldiko lehenengo kontzertua egongo da Educados eta Jetty Vertigo taldeen eskutik. Rock gau honetan, Bilboko Educados taldea izango dugu; Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketan ustekabeko maila eman duen taldearen saria irabazi zuena, laster argitaratuko duten aurreneko diskoko abestiekin. Bordeleko Jetty Vertigo talde gonbidatua izango du lagun taula gainean; taldea hona ekarri ahal izateko, lankidetzan aritu dira Bordeleko Rock School Barbey eta Bilboko Instituto Frantziarra.
Gainerako kontzertuak eguenetan izango dira Bilborock-en, egun eta ordu hauetan:
- Apirilaren 16an, 20:00etan: Hiri Asko Bere Baitan (Performancea eta bideo-emanaldia eta musika zuzenean) + Kazam! (Rock)
- Apirilaren 30ean, 20:00etan: Red Crocodile (Rock) + Raxfer (Rock)
- Maiatzaren 7an, 20:00etan: Hozten (Rock) + Bonzo (Rock)
- Maiatzaren 14an, 20:00etan: Crazy Chaos (Hard Rock) + Masser (Metal)
- Maiatzaren 21ean, 20:00etan: Year of the Yak (Rock) + Someday Out (Pop)
- Maiatzaren 28an, 20:00etan: Selfshot(Metal) + The Rise (Rock)
- Ekainaren 5ean, 20:00etan: Empy Files (Elektronika) + La Basu (Hip Hop) + Ni Nago (Reggae)
Apirilaren 16ko saioa berezia izango da; izan ere, egun horretan Hiri Asko Bere Baitan proiektua taularatuko dute, Bilboko 8 barrutiekin zerikusia duten bideo-emanaldiak, musika eta euskarazko testuak. 2014ko Ideiak Martxan Lehiaketan saria jaso zuen proiektu horrek. Egun berean Kazam! rock-talde euskalduna izango dugu.
Barrutirock 2015eko programako azken eguna ere erakargarria izango da, musika elektronikoa egiten duen Empy Files hirukotea izango baitugu. Bilbo Hiria Pop-Rock Lehiaketako finalista izan zen aurreko edizioan. Emakumeak buru dituzten taldeak joko dute haiekin batera: La Basu hip-hop egiten duen taldea eta Ni Nago, reggaearekin.
Kontzertuetako sarrera doakoa da, eta musika zuzenean entzun eta goraka doazen joera musikalak ezagutu nahi dituztenentzat izango dira.
Iazko edizioan hogeiren bat taldek eta bakarlarik hartu zuten parte. Barrutirock programan parte hartu nahi duten taldeek, informazioa kontsulta dezakete webgune honetan: www.bilbao.net/bilborock