Erripako kaia Arrantza Eskola

uriola.eus 2015ko mar. 20a, 09:40

Argazkia: Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa

Igandean, martxoaren 22an, abiaraziko dute hamargarren urtez ume eta gazteentzako Arrantza Eskola. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoak eta Bizkaiko Arrantza Federazioak nahi duen guztiari doako ikastaroa emango diote. Arrantza egiten, arrainak berehala askatzeko.

Arrantzan ikasi eta hasi nahi duen orok -beti ere 16 urtetik beherakoa bada- aukera du Arrantza Eskolan parte hartzeko. Bizkor eta kontuz arrainak arrantzatzen eta askatzen irakatsiko diote. Igande honetan, martxoak 22, 11:30ean Areatzako zubi ondoan egon beharko du horretarako. Bi orduz, 13:30ak arte, Bizkaiko Arratza federazioko kideak izango ditu irakasle.

Arrantza Eskolako kurtsoak doakoak dira, eta partaideek ez dute ezer eraman beharrik. Bilbo Bizkaia Ur Partzuergoa eta Bizkaiko Arrantza federazioa arduratuko dira oinarrizko material eta baliabideak eskura izateaz: kainabera, karretea, beruna, karnata, ontzia, pisua, baliza etab. Asegurua ere izango dute, badaezpada.

Gainera, izena ematen dutenek kamiseta bat jasoko dute opari.

Arrantza Eskola igandean hasi eta maiatzaren 22ra arte luzatuko da. Uda ostean, berriz ere, zabalduko da eskola irailaren 13tik azaroaren 15era. Beti ere, igandetan.

Arrakastatsua da Arrantza Eskola ume eta gazteen artean. Asko dira eskolara azken 10 urtetan arrantzan ikastera hurbildu diren lagunak. Itsasadarreko arrainen aniztasuna eta hazkundea alde dute arrantzaleek. Ur Partzuergoko arduradunen arabera, itsasadarra "osasuntsu dago" eta hiritarrek geroz eta gehiago erabiltzen dute euren "aisiarako".

 

El "creciente" número de capturas, así como "la variedad de especies clasificadas" evidencia, según el Consorcio de Aguas, "la buena salud de la Ría y la recuperación de sus aguas para el disfrute de la ciudadanía".

Ver más en: http://www.20minutos.es/noticia/2408988/0/escuela-pesca-volvera-ria-bilbao-22-marzo-al-24-mayo/#xtor=AD-15&xts=467263
El "creciente" número de capturas, así como "la variedad de especies clasificadas" evidencia, según el Consorcio de Aguas, "la buena salud de la Ría y la recuperación de sus aguas para el disfrute de la ciudadanía".

Ver más en: http://www.20minutos.es/noticia/2408988/0/escuela-pesca-volvera-ria-bilbao-22-marzo-al-24-mayo/#xtor=AD-15&xts=467263