Korrika 14tik ez zen Bilbo Korrikaren helmuga eta beraz, jai egun berezia prestatu dute martxoaren 29ari begira Areatzan. Euskararen aldeko lasterketa goizeko 07:16an sartuko da Enekuritik eta bost ordu eta erdiren ostean, 12:30ean, Areatzan bukatuko da. Denbora tarte horretan, Bizkaiko hiriburuko zenbait auzotatik igaroko da eta hain artean, Olabeaga, Deustuko Erribera eta Atxurin, lehenengoz.
Auzoetako ordutegia:
- 07:16 Enekuri etorbidea
- 07:44 Deustu
- 08:12 Olabeaga
- 08:23 San Mames
- 08:44 Zorrotza
- 09:15 Errekalde
- 09:41 Indautxuko plaza
- 09:41 Plaza Eliptikoa
- 10:04 Zabalburu
- 10:13 Abusu
- 10:41 Alde Zaharra
- 11:01 Santutxu
- 11:57 Udaletxea
- 12:10 Guggenheim
- 12:19 Plaza Eliptikoa
- 12:27 Nabarra kalea
Honetaz, gain, hainbat auzok Korrika Txikia ere antolatu dute:
- Martxoaren 24an, asteartea, 10:00etan, Iralan.
- Martxoaren 25ean, asteazkena, 11:30ean, Errekalden.
- Martxoaren 25ean, asteazkena, 11:00etan, Deustun.
- Martxoaren 25ean, asteazkena, 15:30etan, Indautxun.
- Martxoaren 26an, osteguna, 15:00etan, San Inazion.
- Martxoaren 26an, osteguna, 15:00etan, Miribilla-Alde Zaharrean.
- Martxoaren 27an, ostirala, 10:00etan, Santutxun.
- Martxoaren 27an, ostirala, 10:30ean, Abusun.
- Martxoaren 27an, ostirala, 11:00etan, Txurdinagan.
- Martxoaren 27an, ostirala, 11:00etan, Etxebarria Parkean.
- Martxoaren 27an, ostirala, 15:30ean, San Frantziskon.
- Martxoaren 28an, larunbata, 18:00etan, Olabeagan.
Korrika Bilbon kalez kale