Herbehereetako Ganbara Abesbatzak Rossiniren piezak interpretatuko ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko mar. 23a, 11:00

Aste Santuko giroan sartuko ditu entzuleak  Bilbao Ars Sacrum egitarauak. Gizakundearen eleizeak hainbat kontzertu hartuko ditu martiaren 30era arte, eta tartean bertoko eta kanpoko bakarlariak eta abesbatzak izango dira.

Nederlands Kamerkoor izeneko Herbehereetako Ganbera Abesbatzak Rossiniren Petite Messe Solennelle piezea eskainiako dau hilaren 23an. Abesbatzaren zuzendaria Lionel Meunier izango da. Interpretazino historikoan espezializautako Acadèmia 1750 taldeak, Maria Jose Moreno sopranoagaz batera, Lamentatione programea interpretauko dabe, martiaren 25ean.

Altxor espainiarrak Ameriketan saioak Raquel Andueza soprano iruindarra eta Aragoiko Al Ayre Español taldea batuko ditu hilaren 27an. Eta hurrengo egunean, 28an, Avilako Santa Teresaren heriotzearen bosgarren mendeurrena izango dabe gogoan. Marisa Paredesek haren testu batzuk errezitauko ditu, Ensemble Plus Ultra taldea lagun dauela.

Amaitzeko, hilaren 30an, Indiarren mezea eskainiko dau Ensemble La Chimera taldeak, Eduardo Egüezen gidaritzapean, eta Barbara Kusa eta Luis Rigou kantariekaz.

Sarrerak Bilbao 700 Fundazinoaren bulegoan erosi daitekez, 10:30etik 18:30era bitartean. Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira; martiaren 21ekoa eta 28koa izan ezean, horrek, 20:30ean. Bulegoaren helbidea: Zabalgune eraikina. Zabalgune plazea 11, 1. pisua (94 679 04 88).

 

Bilbao Ars Sacrum