Buenos Airesen jaiotako idazle kanadiarrak Alondegian urtero egiten den Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioan hartu zuen parte. Orduko hartan, idazle izateko bokazioa nola sortu zitzaion azaldu, eta idazkuntzan aritzeko funtsezkoak izan ziren liburuen berri eman zigun. Orain, Manguelek berriz etorri nahi izan du Alondegira bere lan berria aurkeztera.
“Jakin-minak jakin-mina pizten dit”, horixe da testuaren abiaburua. Hainbat pentsalari, idazle eta artistaren eskutik, aspalditik gure jakintza bultzatzen duen estimulua eta, aldi berean, debekatua, ezkutua eta arriskutsua den horretan barneratzeko tentazioa izan dena ikertzen du: zergatik? Bidaietan gidariak izatea erabaki zuen Dantek bezala, Alberto Manguelek Dante hautatu du bere bidaiarako gidari moduan, eta Dantek Komedian egin zituen galderak laguntza ematen diote bere galderen ibilbidea zehazteko.
Ordua: 19:00etan.