Euskal Herriko herri eta probintzia desberdinetako dantzen erakustaldi ederra izango da; tartean soinu zaharrak, auritzeko ingurutxoa, Nafarroako dantzak baita gipuzkoa eta bizkaikoak ere. Bilboko Udal Txistularien doinuekin dantza eta txistu musika uztartuko dira. 1955etik gaur egundaino Andra Mari Dantza Taldeak Europako zein mundu guztiko beste hainbat aberrietara zabaldu izan du euskaldunon kultura tradizionala; parte hartu duen Jaialdi Internazional guztietan.
Andra Mari taldeak euskal kultura eta tradizinoak sustatzeko behar handia egin du. Horren emaitza dugu Folklore Bizian, Andra Mari taldea azken 28 urteotan antolatzen ibili den Nazioarteko Folklore Jaialdia, uztailetan Galdakaoko kaleak musikaz eta dantzaz betetzen dituena. Pasa den maitzean Andra Mari taldeak I. Estatu Gabeko Herrialdeen Musika jaialdia antolatu zuen eta horrenbestez, kultur arloko ekimen berri bat gaineratu dio orain dala 60 urte sortu zen herriari.
Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Lan-talde honek 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.