Indarkeria sexista

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea jotzegatik

uriola.eus 2015ko mar. 23a, 14:10

Aurpegian ukabilkada emateagatik eta lurrera bota arte hainbat bider bultza egiteagatik atxilotu zuen Ertzaintzak atzo gauean, Hurtado de Amezaga kalean, 37 urteko gizona.

Erasoa jasan zuen emakumeak berak deitu zion Ertzaintzari atzo, igandea, 23:25 aldera. Erasoaren berri eman zien bertaratu ziren agenteei, eta hauek Abandoko tren geltokitik hurbil zegoen bikotekidea atxilotu zuen.

Ertzaintzak erasoaren froga eskuratu du, Hurtado de Amezaga kaleko irudiak grabatzen dituen segurtasun kamera batetatik. Irudiek emakumeak kontatua erakusten dute, bikotekideak bultza eta jo egin zuela, alegia.