Tailerra gaur egun Kutxabankeko bulegoa dagoen lekuan egoan. Zenbaitek buruan edo soinean daroate garaitsu hartan Cocherito de Bilbao kalean prestatzen ari ziren komisaldegiaren aurkako aldarria, “Komisaldegia? Ez, eskerrik asko” esaten ebana.
Domeka honetan, martxoak 29, alkartzekoak gara euskAHALdun guztioi omen egiteko. “Ez hadi bide bazterrean geratu, hator errepidera eta emon euskara alkarri euskera izan dadin sendo eta sotil”. Lontxo Aburuzak 4. Korrikarako egindako kantan aipatzen eban legez.