Gaur eta bihar, martxoak 26 eta 27, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Aranekobidean, 35. eta 37. zenbakien artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz, ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da tea oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.
Kalea gordailuraino berriro asfaltatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketak
Gaurko egunean, martxoak 26, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Somosierra Ganeko plazako 1etik 10era; korronte-hartugune partikularra konpontzeko.
Bestalde, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ur mozketa egongo da Remigio Gandasegi Monseñorearen etxaldeko 3, 5 eta 7 zenbakietan. Zabalbideren eta Iturribideren artean igogailuak jartzeko Udalak egingo dituen lanetarako hartuko da neurri hau.