Udal Bandak musikaz beteko du BBK sala larunbatean

uriola.eus 2015ko mar. 27a, 08:15

Bilboko Udal Musika Bandak bere musikarekiko zaletasuna BBK Salaren barrualdera heldatuko du larunbatean,  hilak 28. Askotariko musika errepertorioarekin, bandak bat egiten du BBK Salaren bostgarren urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldiekin. Kontzerturako sarrerak agortuak daude.

Iñaki Urkizu (Beasain, 1961) arduratuko da kontzertua zuzentzeaz. 2007tik Bilboko Udal Musika Bandako zuzendariordea da. Zenbait musika eskoletako irakasle izan da, zenbait bandetako kolaboratzailea eta moldaketa, transkripziogile eta musika bildumagile lanetan bere ibilbidea landu duena da. 800 kontzertu baino gehiago zuzendu ditu eta zenbait diskoren grabaketetan parte hartu du bere karrera osoan.

1895. urtean abian jarri zenetik, Bilboko Udal Bandak askotan hartzen du parte hiriko ekitaldi ofizialetan eta herri-ospakizunetan. Bilboko Musika Banda 45 musikarik baino gehiagok osatzen dute. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko BILBAOMUSIKA erakunde autonomoari atxikita dago gaur egun, Musika Eskola eta Txistulari Bandarekin batera.

Egitaraua

- Eduardo Mocoroa (1867-1959) 'Euskal soñua' sinfonia

- Gioachino Rossini (1792-1868) 'Tancredi' obertura Mold. A. Ibarrondo

- Ernesto Perez 81893-1968) 'La Granjera de Arles'

- Robert Jager (1939) 'Sinfonia Nobilissima'

- Paul Scheffer (1949) 'Vaudeville Suite'