Korrika 19

Bilbo EUSKAHALDUN!

Bilboko euskalgintza 2015ko mar. 28a, 13:01

Bilboko euskalgintzak, Korrikak aldarrikatzen duen bezala, EUSKAHALDUNTZEKO konpromisoa hartzen du. 

Elkarlana bultzatzeko konpromisoa; arloz arlo indarrak metatzeko konpromisoa, ahalduntzeko konpromisoa. Euskara hutsez aritzeko espazioak behar ditugu Bilboko bazter guztietan. Era berean, benetako elebitasuna izango bada, euskararen ezagutza zabaldu behar dugu, eta doan. Horretarako guztirako prest gara Bilboko euskaltzaleak. Baina aurreko Korriketan bezala, botere publikoei dei egin nahi diegu, eta Bilboko Udalari espresuki, guk hartzen dugun konpromisoa haiek ere har dezaten, euskara babesteko eta bultzatzeko neurriak ezar ditzaten. Behingoz, esanetatik ekintzetara pasa daitezela. 

Bilboko euskalgintzak nahi du, Bilboko euskalgintzak ahal du. Bilbon ere izango da ala euskara ez da izango. Hori dela eta, Bilboko euskalgintzaren kilometroan parte hartzera animatzen zaituztegu, 2444.ena (9:30ean, Zabalburun). 

Bilbo Euskahaldun!

 

Sinatzaileak 

Artez, Asapala Kultur elkartea, Bai & By, Berbaizu Euskara Elkartea, Berton Aldizkaria, Bilbo Hiria irratia, Bilbo Zaharra Euskaltegia, Bilboko AEK, Bilboko Berbalagunak, Darabilbo, Deustuko Unibertsitateko Irakaslegoa, Euskal Herrian Euskaraz, Euskarri Errekaldeko Euskara taldea, Gabriel Aresti Euskaltegia, GITE-IPES, Hamaika TB, Hau Pittu Hau, Hitzontzi Euskara elkartea, Hor dago!-Abante, Ibaizabal telebista, Juan Mateo Zabala Euskaltegia, Labayru euskaltegia, Lizardi Mintza Taldea, Mikelats Euskaltegia, Mondragon Lingua, Palanka Euskara taldea, Prest! Aldizkaria, Tanttaka, Ulibarri Euskaltegia, Zenbat Gara, Zorrotzako Euskal Txokoa