Bilboko Udalak sailetatik eta udal sozietateetatik partaidetzaren arloan garatzen duen lana ezagutzera eman nahi du eta duen balioa eman. Helbide honetan jasota dago: www.bilbao.net/participacion/bilbao_participacion.pdf/. Urian partaidetzak izan duen bilakaeraren aipamen berezia du dokumentuak. Arlo honetako esperientziek eta espazioek egindako ekarpen kuantitatiboa ere jasotzen du dokumentuak. Esperientzia horiei euren lekua emateaz gain, Bilboko partaidetzaren egituran integratzen ditu dokumentuak.Dokumentu honek Bilbo Euskadin eta Estatuan herritarren partaidetzaren buruan jartzen du erreferente gisa, bai espazioen eta pertsona parte-hartzaileen kopuruagatik, bai kontsulta-espazio horietan eztabaidatzeko bideratzen den aurrekontuagatik ere.
Kalitateko lana, gardentasuna eta hurbiltasuna gakoak dira “Bilbo eta Partaidetza” dokumentuan. Partaidetzaren kanpoko eta barruko ikuspegiak eskaintzen ditu dokumentuak; hala ere, agintaritza-planean erabakitako plangintzaren araberako ildo batetik doa. Horretan, besteak beste, partaidetzako prozesu eta espazioetan kontsultatuko diren lan-ildoak eta proiektuak ezartzen dira.
Lurralde (auzoak eta barrutiak) ikuspegia; arlokako ikuspegiak; berdintasun, hirigintza eta gizarte-politikak funtsezkoak dira dokumentu berri honetan. Dokumentua espazioei dagokionez anitza da eta oso zabala gaiei dagokienez. Gainera, funtzionamenduari eta egiturari dagokionez planifikatuta dago.
Bilbo eta Partaidetzan hauexek dira osagaiak: 99 fitxa, Bilboko Udalak sustatutako partaidetzari buruzko erreferentziak jasotzen dituztenak; 19 tresna, herritarrekiko komunikazio eta informazioari buruzkoak; eta erakundeen arteko lankidetzarako 31 sare eta espazio. Esperientzia askoren bidez burutu dira horiek guztiak. Honen ondoren zehazten dira dokumentua partaidetzaren arloan lanerako erreferente bihurtu duten esperientziak:
-17 Kontseilu, barrutietakoak eta arloetakoak.
-Barruko partaidetzarako 11 mekanismo (zeharkakotasuna).
-5 behatoki.
-6 foro.
-48 plan eta proiektu.
-16 esperientzia zehatz.
-Partaidetzako komunikazio eta informaziorako 7 tresna.
Auzokide plana
Auzokide planaren aipamen berezia egin behar da, barrutietako kontseiluen bidez egituratutako partaidetza-tresna garrantzitsu-garrantzitsua delako. Auzokide planaren aurrekontua Obra eta Zerbitzuen Sailari lotuta dago. 2012-2015 aldian guztira 48 milioi bideratu dira; hau da, ekitaldiko 12 milioi, auzotarrek auzoetan egin beharreko lanak eta inbertsioak identifikatzeko eta lehentasuna emateko.