Bilboren eta britainiarren arteko lotura hamabi kontakizunetan

uriola.eus 2015ko mar. 31a, 12:23

Un inglés vino a Bilbao argitalpenean irakur daitezke On Diegoren uriaren eta irla britainiarraren arteko lotura historiko eta ospetsuei buruzko hamabi kontakizunak. 

15.000 ale atera dira paperean eta horrez gain, Udalaren (bilbao.net) eta Bilbao Turismo erakundearen (bilbaoturismo.net) webguneetan ere egongo da eskuragarri, PDF formatuan eta formatu nabigagarrian.

Un inglés vino a Bilbao bilbainada ezaguna abiapuntutzat hartuta, ibilbide atsegina egingo dugu, hainbat kontu bitxiri esker: Jaun Zauria Bizkaiko lehenengo jaunaren jatorri mitologikoa, printzesa eskoziar baten semea; Ilkley Mooren, Ingalaterrako West Yorkshire konderrian, aurkitutako lauburua; Bilbo eta britainiarren arteko antzekotasun batzuk, eta Bilbon hain sustrai sendoak dituzten Athletic eta Sociedad Bilbaina erakundeen historiako gorabeherak, besteak beste.

Jon Uriarte kazetari eta idazle bilbotarrak prestatu du Un inglés vino a Bilbao eta beste istorio batzuk; abuztuan pasadizoen Bilboko istorioak argitalpena argitaratu zuen, harrera oso ona izan duena hala papereko bertsioan nola sarekoan.