Kanpaina gauzatzeko auzoetan hasi eta hirigunean bukatu arte, Udaleko teknikariek inguruetako arratoiak hiltzeko produktua behar bezala identifikatutako poltsa hermetikoetan sartuko dute eta poltsa horiek arratoiek erabili ohi dituzten "txoko ekologikoetan" utziko dituzte: bide publikoko saneamendurako kutxatilak, sasitzak, arratoiak bertan finkatu diren zantzuak dituzten sastrakak, etab. Arratoiak hiltzeko erabiliko den produktua berezia da, koagulazioaren aurkakoa, eta ez die inolako kalterik egiten ez pertsonei, ezta etxeko animaliei ere. Horrez gain, produktua sarbide zaila duten guneetan aplikatuko da eta toxikotasunari buruzko informazioa adierazten duten irudi eta testuak izango ditu. Era berean, oso zapore mingotsa duen bitrex izeneko substantzia bat ere gehitu zaio pertsonentzat eta etxeko animalientzat higuingarria izan dadin.
Arratoiak kontrolatzeko egunero egiten diren lanez gain, Bilboko Udalak arratoiak hiltzeko kanpaina intentsibo bi garatzen ditu urtean, gutxienez. Aurreko kanpaina azaroan eta urrian gauzatu zen. Ohikoak ez diren lekuetan arratoiak ikusiz gero, 94 420 52 07 telefonoaren bidez Osasun eta Kontsumo sailari jakinaraztea gomendatzen da.
Aholku praktikoak
Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei arratoiak ez ugaritzeko:
- Kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patio, lorategi…) zaborrik ez bota. Elikagaiak zakarrontzietan eta edukiontzietan bota.
- Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,…) Arratoientzako elikagai bilaka daiteke!
- Zaborra poltsa itxietan sartu eta poltsa bakoitza dagokion edukiontzira bota. Markatutako ordutegiak errespetatu. Zakarrontzien kanpoaldean ez zaborrik utzi.
- Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur-pilaketarik egotea saihestu, intsektuak (eulitxoak) ekiditzen dituztelako eta arratoiak ez agertzea saihesten dutelako (ur hori edaten baitute). Ez altxatu patioetako saretoak.
-Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan mantendu. Prebentzio neurri onena karraskariak sartzen ez uztea baita. 0,5 cm baino gutxiagoko sarbide-zuloak zementu eta metal galbanizatuko sareekin itxi.
Egutegia
-1. Barrutia, Deustu: Deustuko Done Pedro, Erribera, Arangoiti, Ibarrekolanda, San Inazio, Elorrieta, Banderas mendia, apirilak 7, 8 eta 9.
-2. Barrutia, Uribarri: Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri, Zurbaran, Arabella, Artxanda mendia, apirilak 10, 13 eta 14.
-3. Barrutia, Otxarkoaga-Txurdinaga: Otxarkoaga, Txurdinaga, Iturritxueta mendia, apirilak 15, 16, 17 eta 20.
-4. Barrutia, Begoña: Begoña, Santutxu, Bolueta, apirilak 21, 22, 23 eta 24.
-5. Barrutia, Alde Zaharra: Alde Zaharra, Zazpi Kaleak, Iturrialde, Solokoetxe, Atxuri, San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Zabala, San Adrian, Abusu, Miribilla, apirilak 27, 28, 29 eta 30 eta maiatzak 4.
-6. Barrutia, Abando: Abando, Indautxu, maiatzak 5, 6 eta 7.
-7. Barrutia, Errekalde: Ametzola, Iralabarri, Errekaldeberri, Larraskitu, Uretamendi, Iturrigorri, maiatzak 8, 11, 12 eta 13.
-8. Barrutia, Basurtu-Zorrotza: Basurtu, Mazustegi, Olabeaga, Altamira, Zorrotza, maiatzak 14, 15, 18 eta 19.