Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteen Gaietarako Zerbitzuak gaur, apirilak 7, asteartea, zabalduko du Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren 27. edizioan izena emateko epea.
Lehiaketa hau 18 eta 35 urte bitarteko gazteek (1980ko urtarrilaren 1etik 1997ko abenduaren 31ra bitartean jaiotakoak) osatutako musika-taldeentzat da. Taldean kide bi edo gehiago direnean, kide bat 35 urtetik gorakoa izan daiteke.
Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren helburua da adin-tarte horretan dauden musika-talde ez-profesionalen lanak sustatzea eta zabaltzea da, bai eta estatuko eta atzerriko beste talde batzuekin eszenatokian jardutea ere.
Taldeek apirilaren 7tik maiatzaren 14ra arte aurkez dezakete parte hartzeko eskabidea, www.bilbao.net/bilborock web orriaren bidez. Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte:
• 3 kanta mp3, ogg edo wma formatuan.
• Argazki bat jpg, bmp edo png formatuan.
• Taldearen ibilbidea doc, docx, odt edo pdf formatuan.
Eskabidearekin batera honako hauek ere bidali behar dituzte:
• Disko bi baino gehiago ez izatea kontratu diskografiko batekin.
• Bilbo Hiria Pop-Rock lehiaketaren aurreko edizioetako edozein modalitatetan lehen saria irabazi ez izana.
• Konposizioak jatorrizkoak izango dira. Antolatzaileek eskatuz gero, lehiatzaileak egilea bera dela frogatu beharko du.
Modalitateak
Lehiaketa honetan hiru modalitate daude: Pop-Rocka, Metala eta elektronika eta beste joera batzuk.
Lehiaketak hiru fase izango ditu
1. Fasea: Izena eman duten taldeetatik epaimahaiak 38 talde aukeratuko ditu, modalitateen arabera, honela banatuta: 24 talde Pop Rockekoak, 10 Metalekoak eta 4 Elektronika eta beste joera batzuetakoak. Epaimahaiak aldatu egin ahal izango du banaketa hori.
2. Fasea: Pop-rock eta Metal modalitateetan aukeratutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan, irailean eta urrian. Fase honetan, epaimahaiak honako hauek aukeratu behar ditu: Pop Rockeko 3 talde eta Metaleko 3 talde.
3. Fasea: Bigarren fase horretan aukeratutako taldeek eta Elektronika eta beste joera batzuetako lau taldeek azken kontzertuetan joko dute eta orduan erabakiko dira zeintzuk diren kategoria bakoitzeko irabazleak.
Kontzertu guztiak doakoak izango dira.
Epaimahaiaren osaketa fasearen araberakoa izango da:
- 1. eta 3. faseetan musikaren arloko profesionalek osatuko dute epaimahaia.
- 2. fasean musikaren arloko profesionalek, musikari loturiko gazte ez profesionalek eta kontzertuetako entzuleek osatuko dute epaimahaia.
Sariak eskudirutan
Guztira 20.700 euro banatuko dira saritan, era honetan: