Gizon bat atzeman dute Bilbon sexu eraso saiakeragatik

uriola.eus 2015ko api. 7a, 11:17

Ertzaintzak 37 urteko gizon bat atxilotu du Fernandez del Campo kaleko Kebap batean emakume bat erasotzen ahalegindu delakoan. Erasoa ostegun goizaldean izan zela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

Ustez, erasotzailea, komertzioaren jabea da eta emakumea bertara gerturatutako besero bat. Abisua jaso ondoren, ertzainek atea palanka batekin ireki behar izan zuten emakumea bertatik ateratzeko. Ondoren, gizona atxilotu zuten emakumeari sexu eraso ahalegina egitea egotzita.