'Danon esku dago euskerea biziarazotea' mintegia egingo dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko api. 8a, 00:00

Sabino Arana jaio zala 150 urte  bete dirala eta, urteurrena gogoan,  Danon esku dago euskerea biziarazotea mintegia antolatu dabe Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazinoak. Apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30etik 13:30era.

Erakunde antolatzaile bien asmoa euskarearen ganeko alderdi batzuk aztertzea da: Hasi XIX. mendeko azken aldean, eta XX.aren hasiera bitartean -Sabino Aranak bere konpromisoaren aztarna itxi eban urteak- egozan gure hizkuntzearen inguruko aurreretxi eta jarreretatik, eta orain dituan ahuldade eta mehatxuetaraino nahiz edegitzen jakozan aukeretaraino.

Andres Urrutia euskaltzainburuak, Juan Mari Atxutxa Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak hasiko dabe mintegia, 9:30ean. Joseba Agirrezkuenaga ikertzaile, katedradun eta euskaltzain urgazleak Euskerearen aldeko eta aurkakoak, hizkuntza ofizialen garaian (1794-1919) berbaldia emongo dau, 10:00etan. Ostean, Igone Etxenbarria euskaltzain urgazle eta Labayru Ikastagi kideak Sabino Arana eta euskerea: idea ardatz batzuk izango dau berbagai.

MIkel Zalbide ikertzaile eta euskaltzainak XX. mendeko hizkuntza-plangintzea, Sabino Aranaren 1901eko saioaren argitan gaiaz jardungo dau 12:00etatik aurrera. Eta Xabier Kintana euskaltzainak eskainiko dau mintegiko azkenengo berbaldia, 12:45ean: Euskerearen batasuna XXI. mendean indarbarritzen segiduteko antzematen diran ahuleziak, mehatxuak eta aukerak.

Izen-emotea debalde dala jakinarazo dabe antolatzaileek. Hemen, izena emoteko bideiak: idazkaritza@sabinoarana.org edo 94-4056450 (Ane Irazola); eta, lalberdi@euskaltzaindia.eus edo 94-4158155 (Lutxi Alberdi). Mintegiaren egitaraua osoa, hemen.

Osorik irakurri