Hiru urte dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek euren semea edota kuadrillako laguna kendu zienetik. Samin hori, justiziaren aldeko borrokarekin batera daramate. Izan ere, oraindik ez da kasua argitu. Pitu, Athleticen garaipen bat ospatzen zebilen, ez besterik.
Bikendi Arrausi eta Koldo Gutierrez dira Inigoren lagunetako bi. Bihotza zabalik dutela, euren eskaerez, antolatutako omenaldiez, Pituren heriotzak utzitako hutsuneaz eta Pituren Athletic zaletasunaz berba egin digute elkarrizketa honetan. Ez dute etsiko, euren laguna zenaren aldeko justizia egin arte.
Artxibo Irudiak:
Iñigo Cabacasen lagunak – JARE / “Zu Lagun” – Karlos Trijueke / “Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta.”