Irala Erdi Aroan murgilduko da asteburuan

uriola.eus 2015ko api. 9a, 09:54

Apirilak 10, 11 eta 12, Iralako auzoak Erdi Aroko azoka hartuko du. Bertan, eskulangintza eta elikadura produktuak egongo dira baita hitzordurako prestatutako taberna bat ere bai. 

Professional history, Asdear, Domini Chalybis eta Iralako Jai Batzordeak antolatu dute ostiralean, larunbatean eta igandean  Eskurtze parkean egitekoa den Erdi Aroko azoka. Parte hartzailea izatea bilatzen dute eta besteak beste, tailerrak, armen erakusketa, jazarpen makinak, kirurgia tresnak, kanpamenduak, zaldunen arteko borrokak, Erdi Aroko zuzeneko musika, magoak, malabareak, haurrentzako ipuin kontalariak, kale antzerkia eta beste hainbat ezusteko egongo dira.