Parabellum eta Porco Bravo aurrez aurre

uriola.eus 2015ko api. 15a, 08:46

Musika estilo bereko profesional bat eta amateur bat aurrez aurre musikari buruz hitz egiten jartzea du xede 'Conversaciones con sostenido' zikloak, txanponaren alde biak ezagutu ahal izateko.

Parabellum eta Porco Bravo taldeetako kideek gaur, apirilak 15, dute hitzordua Bilborock aretoan 20:00etatik aurrera bizipenak, zaletasunak eta hausnarketak partekatzeko. 

Parabellum

1985ean Barakaldon sortutako taldea da Parabellum. Suitzan egindako bigarren biran 'Bronka en el bar' grabatu zuten eta hark, onarpen zabala lortuta, haren garairik onenari eman zion hasiera. Horren ondorioz urtean 50 kontzertutik gora eskaintzen hasi ziren. 

Envenenado bideoaz kritikaren arrakasta handia lortu zuten. Irrati-zerrendetan beti egoten zen Parabellum taldearen single bat entzuteko eta kontzertuek jendetza handiak erakartzen zituzten.

'¿Hace Falta...?' lanari esker, hamaika bira egiten hasi ziren ia atsedenik hartu gabe.  

Taldekide bik alde eginda eta beste batzuek osasun problemak edukita, taldea kontzertuen arteko tarteak luzatzen hasi zen.  

Porco Bravo

Denboraldi batez bananduta egon ondoren, berriz ere bildu ziren 2006ko Aste Nagusian, Bilborocken jotzeko. Oihartzun handiko kontzertu horren ondoren berriz ere egon ziren abenturan buru belarri sartuta Porco Bravo. Kide batzuk joan eta beste batzuk sartu ziren taldean, 2008an taldea guztiz osatuta egon arte.  

Zuzenean estatuan dagoen indarrik handienetakoa da taldea; eta, gainera, zirikatzaile handiak. Hazi egin dira etengabe. Eszena gainean benetan harritu egiten duen taldea da. Erasotzaileak eta rockero hutsak.

 

'Conversaciones con sostenido' ziklo honen bidez euskal panoramako izenik handieneko taldeak erakarri nahi ditu Bilboko Udaleko Gaztedia Sailak Bilborock aretora hilabete bakoitzeko bigarren eguaztenetan. Saioak, 20:00etatik 21:30era izango dira. Modu atseginean eta hurbilean musikariek eta musikazaleek elkarrekin egoteko parada izango dute.