Zirkulazio etena egongo da Kobeta Mendian eta esparru publikoa okupatuko da Begoñan

uriola.eus 2015ko api. 13a, 08:30

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurtik hasita eta hilaren 17ra bitartean, zirkulazio etena egongo da Kobeta Mendian eta esparru publikoa okupatuko da Pedro Cortes Udal Sendagilearen kalean.

Gaurtik, apirilak 13tik 17ra bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Kobeta Mendia, Masustegi estratako 41. (garagardotegia) eta 347. zenbakiaren artean. Masustegi auzora sartzeko Masustegi estratako beheko aldetik, Iparralde lorategitik eta Auntzetxeta kaletik jo beharko da.

Elektrizitate-sarea lurpetik bideratzeko lanetarako okupatuko da aipatutako esparru hori.

Era berean, gaurtik, apirilaren 13tik 17ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Pedro Cortes Udal Sendagilearen etxaldean, 9. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu sarean konponketa-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.