50 urtetik gorako 1.600 eraikinek ikuskapena gainditu beharko dute

uriola.eus 2015ko api. 12a, 09:43

Kontserbazio-egoera onean daudela bermatzeko, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (EIT) pasatu beharko dute aurten 50 urtetik gorako hiriko 1.600 eraikinek. Horietako gehienak Alde Zaharrean kokatuta daude.

Txosten tekniko horretan eraikinaren kontserbazio-egoera azalduta geratuko da. Txostena Udalean aurkeztu beharko da. Bilboko Udalak prestatutako egutegiaren arabera, 2018. urtea baino lehen hirian dauden 11.412 eraikinen %61,5ek egin beharko dute ikuskapena. 

Euskal Autonomia Erkidegoko arauek erregulatzen dute EIT. Ikuskapena 50 urtetik gorako antzinatasuna duten bizitegi-eraikin guztiek eta, erabilera gorabehera, katalogatutakoek ere egin behar dute. 

Udalek txostena aurkezteko egutegia prestatu behar dute. Udalek txostenak jaso ondoren Eusko Jaurlaritzari bidali behar dizkiote horien kopiak. 

Bilboko Udaleko webgunean (www.bilbao.net/ITE) EIT aurkezteko egutegia dago, atarien arabera banan-banan azalduta, kontsultatu ahal izateko. Horretan zehaztuta dago etxea eraiki zeneko urtea, txostena aurkeztu behar duen urtea eta horren kudeaketa SURBISAren edo Hirigintza Sailaren bidez egin behar den.  

Eraikuntza-urtearen inguruan okerrik balego, Hirigintza Sailarekin harremanetan jarri behar dute interesdunek eta idatzi egindako eskaria aurkeztu, lehen okupazioko lizentzia, obren lizentzia edo obren amaierako egiaztagiria erantsita.

Konponketa-lanak

Eraikinaren jabeek aurkeztu behar dute EIT. Txostenean, eraikinean ikuskatutako elementu problematikoak zehaztuko dira. Gainera, detektatutako akatsak konpontzeko egin beharreko obren zerrenda ere eduki behar du txostenak.

Irisgarritasun-egoerari buruzko txosten batek eta erakinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriak osatu behar dute EIT. Arkitektura Teknikoko titulua duten teknikariek soilik egin ditzakete txostenak. Goi-mailako Arkitektura edo EIT Bilboko Udalari aurkeztu beharko zaio eta honek berriz, etxebizitza alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari bidaliko dio.   

Informazio gehiago hemen