Kalean bikotekidea jotzeagatik gizon bat atxilotu dute

uriola.eus 2015ko api. 13a, 16:54

San Frantzisko kalean atzo goizean gertatu zen erasoa, Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Gizonak 39 urte ditu eta genero indarkeri delitu bat leporatu diote. Bikotekidea kalean bertan jo zuen, eta inguruan zeuden ertzain batzuk izan ziren lekuko. Ertzainek bikotea banatu eta identifikazu egin zituen. Erasotzailea emakumearen senarra da.

 

Eraso baten aurrean deitu 016 zenbakira. 365 egunetan 24 ordutan funtzionatzen du, doakoa da, eta ez du fakturan arrastorik uzten.