Esparru publikoaren okupazioak eta ur mozketak zenbait auzotan

uriola.eus 2015ko api. 14a, 08:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, hainbat egunetan, esparru publikoa okupatuko dute Indautxun, San Frantziskon, Matikon eta Santutxun. Horretaz gain, hiru orduko ur mozketa egongo da Castañosen gaur arratsaldean. 

Esparru publikoaren okupazioak

Gaur hasi, apirilak 14 eta hiru hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Felipe Uhagon Alkatearen kalean, Urrutia eta Gordoniz kaleen artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat. Gainera, okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Saneamendu sarea berritzeko eta espaloiak zabaltzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, gaur hasi eta beste hiru hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira San Frantzisko kalean, 17. eta 29. zenbakien artean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat; eta okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz.

Espaloiak zabaltzeko eta elektrizitatea eta argi publikoaren sareak berritzeko okupatuko da esparru publikoa.

Matiko ere, gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira 21. eta 31. zenbakien artean, Bidea etengabe libre egongo da oinezkoentzat eta okupatutako gunean hesiak jarriko dituzte.

Baldosak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bukatzeko, gaur, apirilak 14 hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Santutxu kaleko 41. zenbakiaren parean. Hemen ere, bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta hesiak jarriko dituzte okupatutako gunean.

Arrapalak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa Castañosen

Gaur arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko dute Castaños kaleko 13 eta 15 bitarteko zenbaki bakoitietan eta 8, 10, 12, 20 eta 22 zenbakietan; Mandobide kaleko 1. zenbakian; Funikularreko plazako 1, 2, 3 eta 4an; eta Moraza plazako 4An.

Castaños kaleko 13. eta 22. zenbakietako ur-hartuneak konpontzeko hartuko dute neurria.