Street photography delakoa, XIX. mendearen amaieraz geroztik erabiltzen hasi ziren kamera arinago eta mugikorragoen agerpenarekin batera sortu zen. Generoaren adierazpenik gorena André Kertész eta Henri Cartier-Bresson gisako maisuen eskutik iritsi zen.
David Hornbackek (Los Angeles, 1962) Pulitzer saria irabazi zuen 1990ean San Jose Mercury News egunkariko erredakzioko bere kideekin batera, San Franciscon gertatutako Loma Prietako lurrikarari buruzko erreportajeagatik. Erreportari grafiko bezala, National Geographic, GEO, Time, New York Times, Stern eta beste hainbat komunikabidetarako lan egin du. Bere lanei esker, lau kontinentetan zehar ibili da, Berlingo harresiaren erorketa, Sevillako 1992ko Erakusketa Unibertsala edota Normandiako Lehorreratzearen 60. urteurrena bezalako gertakarien lekuko gisa.
Hornback Berlin eta Bilboren artean bizi da gaur egun. Lau kontinentetan zehar ibili da kamera aldean zuela, eta han-hemenka bildutako irudiekin, hainbat erakusketa egin ditu Europan eta AEBetan.
Hitzaldia: 'David Hornbacken kaleko argazkia'. Apirilak 15, asteazkena, 18:30ean. Bilbao Arte - Art House Zinema. Sarrera librea kopurua bete arte.
Argazki erakusketa: In the street. Apirilaren 15etik 24ra arte. Bilbao Arte - Kristalezko patioa. Inaugurazioa: Apirilak 15, asteazkena, 20:00etan. Dohainik.
Kurtsoa: 'Hiri irekia. Street Photography'. Apirilaren 16tik maiatzaren 21era.
Kveta Pacovskà
86 urte dituela, nazioarteko ospea lortu duen irudigile honek 20 artista gazteri aurre egin beharko die heroiaren inguruko beste horrenbeste kontakizun sortzeko asmoz.
Txekiar Errepublikan jaio zen 1928an, eta Pragako Arte Aplikatuen Akademian graduatu ondoren, arte grafiko librean, pinturan eta arte kontzeptualeko liburuen sorkuntzan espezializatu zen. Banakako 90 erakusketa baino gehiago egin ditu (1961-2009), bere pintura eta paperezko eskultura erraldoiak mundu osoko museoetan eta galerietan izan dira ikusgai, eta bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dira.
Erresuma Batuko Kingston Universityko Honorary Doctor of Design delako aintzatespena bereganatu du, besteak beste, eta hainbat liburu ere argitaratu ditu, hala nola, Francoise et le petit diable, Georges Pompidou Arte Zentroan ikusgai egon zen l’infini delakoa edota Un Livre pour Toi, aurkezpen ekitaldian artistak berak landutako barruko diseinua eta arkitektura lagun izan zituena.
Irudigintza tailerra: 'Heroiaren eta honen istorioaren asmaketa'. Irudiztatutako album baten elaborazioa. Apirilaren 17ra arte.
Hitzaldia: Apirilak 15, asteazkena, 19:30ean. Bilbao Arte - Art House Zinema. Sarrera librea kopurua bete arte.