Gaurtik aurrera, martxoak 15, behin-betiko itxiko da ibilgailuen zirkulazioa eta aparkalekua Bilbo-Galdakao errepidea (10. zenbakiaren parean) eta Miraflores etorbidea lotzen dituen Otxarkoagabidearekin paraleloan doan bidea.
Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz eta garajeetako sarrera-irteerak ahalbidetuko dira; zamalanak ere bai, 08:00etatik 11:00etara bitartean, Bilbo Galdakao errepidetik.
Oinezkoentzat ere behin-betiko itxiko da Metroaren geltokiaren eta Miraflores etorbidearen arteko tartea, ordezko bidearen seinaleak jarrita. Alde hori urbanizatzeko egingo dira aipatutako aldaketak.
Era berean, gaurtik hasi eta urriaren 16ra bitartean, gutxi gorabehera, tarteka itxi eta espaloi eta aparkalekuak okupatuko dira Usanditzaga Musikariaren kalean, 1. zenbakiaren parean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Done Mikel auzuneko 6. zenbakiaren aurreko espaloia itxiko da, oinezkoen joan-etorria aurreko espaloitik bideratuta eta behin-behineko pasabideak egokituta oinezkoentzat. Igogailu bat jartzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Arratoiak hiltzeko kanpaina
Apirilean eta maiatzean arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da hiriko barruti guztietan. gaur, apirilak 16, 17 eta 20an, arratoiak hiltzeko lanak 3. barrutira helduko dira, Otxarkoaga, Txurdinaga eta Iturritxuetara hain zuzen ere.
Ur mozketak
Gaur, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ura kenduko da Iturrigorribideako 49tik 53ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Iturrigorri auzoko zenbaki guztietan; Gardeazabal auzoan; eta Peñaskal bideko 1-A zenbakian zein, 20Atik 34ra bitarteko zenbaki bikoitietan.
Ur-hartune partikularrak (Peñaskal bidea 1-A eta 28) konpontzeko kenduko da ura.