Esparru publikoa okupatuko da Mazarredon eta ura moztuko dute Solokoetxen

uriola.eus 2015ko api. 16a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira gaur gauean Mazarredo Zumarkalean eta ur mozketa egongo da arratsaldean Zumarraga plazan. 

Gaur, apirilak 16, gaueko 23:00etatik biharamuneko 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, galtzada eta aparkalekuak okupatuko dira Mazarredo Zumarkalean, 73. zenbakiaren parean, Lersundi kalearen eta Euskadi plazaren artean. Okupatuko den gunean hesiak jarriko dituzte aurretiaz eta oinezkoei zein ibilgailuei txandaka utziko zaie pasatzen seinaleen bidez.

Airea girotzeko ekipoak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.

Bestalde, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo da Zumarraga plazako 1, 2, 3 eta 4 zenbakietan. Neurri hau, uraren sarea beste leku batetik bideratzeko hartuko da (igogailuaren proiektua).