Bilboko gazteen lonjen arteko 'bideo-selfie' lehia abian da

Erabiltzailearen aurpegia Harrapazank! 2015ko api. 16a, 09:10

Lonjazank Bilboko gazteei zuzendutako "enkante moduko" bat da. Parte hartu nahi duen lonja bakoitzak bere aurkezpen bideo-selfie laburra bidali beharko du. Bideorik orijinalenak eta euskarari presentziarik handiena ematen dioten hainbat lonja izango dira apirilaren 25an Bilborocken lehiatuko direnak.

Finalean gazteek beraien lonjak janzteko altzariak eta etxe-tresnak eskuratu ahalko dituzte (sofa, futbolina, ping pong mahaia, telebista, dekorazio elementuak…), baina horiek eskuratzeko dirua erabili beharrean "proba dibertigarriak" gainditu beharko dituzte.

Lonjazanken parte hartzeko baldintzak

15 eta 30 urte bitarteko Bilboko gazteek parte hartu dezakete. Lonja bakoitzeko, gutxienez 3 kidek eman beharko dute izena. Izena emateko epea martxoaren 1etik apirilaren 19ra arte zabalik. 

Izena eman ondoren lonjaren bideo aurkezpen bat bidali beharko da, non, gutxienez, lonjako 2 kide agertu beharko diren. Bideoa harrapazank@harrapazank.com helbidera bidali behar duzue eta gero guk Harrapazank Youtube kanalera igoko dugu. Bertan bozka gehien irabazten duen 5 talde finalera pasako dira eta enkanteak sariak irabazi ahal izango dituzte.

Euskararen erabilera eta orijinaltasuna izango dira bideo aurkezpenak epaitzeko erabiliko dituzten irizpideak eta, horiek kontuan izanda, talderik onenak sailkatuko dira finalera. Publikoak finaleko talde kopuruaren %50a aukeratuko du, antolakuntzak gainontzeko %50a.

Lonjazank lehiaketaren antolatzaileak Euskaltzaleen Topagunea eta Bilboko Udala dira.

Izena ematea

Martxoaren 1etik apirilaren 19ra zabalik egongo da. Gogoratu datuekin batera aurkezpen bide-selfie labur bat bidali behar duzuela: lonjaren izena eta aurkezpen labur bat.

 

harrapazank.com/lonjazank