Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Umeen Gaietarako Zerbitzuaren bitartez, datorren udarako Eguneko Udalekuak eta Udako Jolastokia izeneko aisia programetan parte hartzeko aurre-inskripzio epea zabaldu du gaur, datorren apirilaren 21era arte.
Programa bietan parte hartzeko plazen zozketa apirilaren 24an egingo da; gurasoek apirilaren 27tik maiatzaren 4ra bitartean egin ahal izango dute inskripzioa. Ezinbestekoa da umea Bilbon erroldatuta egotea.
Oporrak nahieran
Eguneko Udalekuetan familiek astebete, bi edo hiru aste aukeratu ditzakete ekaineko azken astetik hasita (ekainaren 22tik 26ra) eta iraileko lehenengo astean amaituta (abuztuaren 31tik irailaren 4ra). Uztailean hil osoa eskaintzen da eta abuztuan lehenengo aste biak (abuztuaren 3tik 14ra).
Udako Jolastokian, umeek astebete edo bitan har dezakete parte uztaileko lehenengo aste bietan.
Ekaineko azken astean, abuztuko lehenengo aste bietan eta iraileko lehenengo astean Udalekuak ingeles hutsean egingo dira.
Uztailean eskainitako asteetan, goizeko jarduerak eta bazkalordua ingelesez egingo dira; arratsaldekoak, berriz, euskaraz edo gaztelaniaz, aukeratutako ikastetxearen arabera.
"Milaka gauza zoragarri!" izango da programa bideratuko duen haria. Naturako zein gizakiak egindako gauza zoragarriak izango dira jardueren gai nagusia. Jarduera hauek adinaren araberakoak izanik, aldatu egingo dira aste bakoitzean.
Eskainitako plazak
Eguneko Udalekuak 6 eta 12 urte bitarteko umeei (2003-2008 urteetan jaiotakoei) zuzendutako programa da. Sarrera eta irteera ordutegia malgua da: sarrera 09:00ak eta 09:30ak artean eta irteera 16:00ak eta 16:30ak artean.
Guztira dauden 2.025 plazak ondoren adierazten den bezala eskaintzen dira:
- Ekaineko azken astea: Mujika LHI (45 plaza), ingelesez.
- Uztaileko 1. astean 585 plaza (euskaraz/ingelesez: 555 plaza; gaztelaniaz/ingelesez: 30 plaza).
- Uztaileko 2. astean 645 plaza (euskaraz/ingelesez: 615 plaza; gaztelaniaz/ingelesez: 30 plaza).
Aste bi hauetan udalekuak ikastetxe hauetan egingo dira: Deustuko LHI, Uribarri, Txurdinaga, Luis Briñas-Santutxu, Gabriel Aresti, Maestro García Rivero eta Basurtun.
- Uztaileko 3. astean 240 plaza (euskaraz/ingelesez).
- Uztaileko 4. astean 180 plaza (euskaraz/ingelesez).
- Uztaileko 5. astean 5135 plaza (euskaraz/ingelesez).
Hiru aste horietan Luis Briñas-Santutxu eta Basurtuko ikastetxeetan izango dira jarduerak.
- Abuztuko 1. eta 2. asteetan 60 plaza aste bakoitzean, ingelesez, Basurtuko LHIn.
- Iraileko 1. astean 75 plaza, ingelesez, Sanchez Marcos LHIn.
Udako Jolastokia 640 plaza eskainiko ditu 3 eta 6 urte bitarteko umeentzat (2009-2011 urteetan jaiotakoentzat). Jarduerak elebidunak izango dira, baina euskara izango da ohiko komunikazio hizkuntza. Kasu honetan, plazak barrutiko 7 udaltegitan banatzen dira:
- Deustu: 56 plaza
- Otxarkoaga: 24 plaza
- Begoña: 56 plaza
- Irala: 48 plaza
- Zorrotza: 40 plaza
- Zazpi kaleak (Arategizar kalea, 2): 40 plaza
- Castaños: 56 plaza.
3 bide daude aurre-inskripzioa egiteko: www.bilbao.net web orria, Udalaren informazio-telefonoa (010/944 010 010) eta “Bilbao Click” bulego elektronikoak Txurdinagako, Otxarkoagako, Ibaiondoko, Deustuko, Begoñako, San Frantzisko, Basurtuko, Zorrotzako, Ibaiondo, Deustuko, Begoñako, San Frantzioskoko, Basurtuko, Zorrotzako, Errekaldeko, Castañoseko, Iralako, Uribarriko, San Ignazioko eta Abandoko udaltegietan eta San Agustin Eraikinean.
Informazio gehiago www.bilbao.net web gunean, Udalaren informazio-telefonoan (010/944 010 010) eta Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean: 94 420 42 22/94 420 43 95/94 420 43 94.