Literatur serietan protagonistek betetzen duten lekuari buruz

uriola.eus 2015ko api. 21a, 08:15

'Eztabaidak literaturarekin' ekimenak, polizia eleberriz osatutako serieetan protagonista izaten jarraitu duten pertsonaiak direla eta ezagunak diren idazle bi bilduko ditu gaur: Bevilacqua eta Chamorro guardia zibilak Lorenzo Silvaren kasuan eta Mariana de Marco epailea Jose Maria de Guelbenzuren kasuan.

'Cuando el detective literario vigila a su autor' izenburupean, Lorenzo Silva eta Jose Maria de Guelbenzu egileek ahalegina egingo dute, zein punturaino diren euren protagonisten gatibu azaltzeko, eta finkoak diren protagonista horiek erabili beharrak idazlearen askatasuna mugatzen duen ala ez aztertzeko. Horrez gain, pertsonaia horiek zelan eraikitzen diren eta denboran irautea zelan lortzen den ere aztertuko dute, idazteko orduan serieak dituen irakurle finkoengan ala irakurle berriengan edo euren liburuak batzuetan bakarrik irakurtzen dituztenengan pentsatzen duten…

Lorenzo Silva (Madril, 1966), Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean, eta enpresako abokatu gisa aritu zen lanean 1992tik 2002ra. Kontakizun, artikulu eta literatur entsegu asko idatzi ditu, eta baita nazioartean ospea eman dioten zenbait eleberri ere. Horrela, El alquimista impaciente lanak, adibidez, Nadal Saria lortu zuen 2000. urtean. Lan hori, ziurrenez bere pertsonaia ezagunenak izango direnak, Bevilacqua brigadak eta Virginia Chamorro sarjentuak osatutako Guardia zibilaren bikotea, agertzen diren bigarren eleberria da.

Jose Maria Guelbenzu (Madril, 1944), literatur kritikari eta idazlea da, eta oso ezaguna da, baita ere, Mariana de Arco instrukzio epailea protagonista duen polizia eleberri seriea dela eta. Sail hori 2001ean hasi zen, No acosen al asesino lanarekin. Idazleak jaso dituen sari ugarien artean hauek daude: 1981ean jasotako Narrazioko Kritikaren Saria; 1991ko Plaza&Janés Nazioarteko Eleberri Saria; Kazetaritzako Fundación Sánchez Ruipérez Saria 2007an, eta Narrazioko Torrente Ballester Saria 2010ean. Sarritan idazten du Revista de Libros aldizkarian eta El País egunkariko gehigarrian.

'Eztabaidak literaturarekin' programa hilero egiten da, asteartez, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan, kulturan espezialista den Cesar Coca kazetaria izango da ekitaldiaren moderatzailea.