Esparru publikoaren okupazioak, ur mozketa eta arraoiak hiltzeko knapaina gaurko egunerako

uriola.eus 2015ko api. 21a, 09:20

Udalak jakitera eman duenez, esparru publikoa okupatuko dute gaurko egunean Autonomian, Sabino Aranan, Ametzolan eta Cardenal Gardoki kalean. Era beran, ura kenduko dute Otxarkoagan eta arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko da 4. barrutian.

Gaur hasi, apirilak 21, eta uztailaren 3ra bitartean, gutxi gorabehera, noranzko bat itxi eta aparkalekua okupatuko da Sabino Arana etorbidean, Zankoeta eta Autonomia kaleen artean. Alde bietaraklo zirkulazioa Sabino Arana kaleko zenbaki bikoitien aldetik egingo da eta Zankoetako alde bikoitien arteko oinezkoen pasabidea itxi egingo da Sabino Arana kaletik pasatzean. TAO aparkalekua ere okupatuko dute obrek iraun bitartean.

Era berean, gaurtik maiatzaren 15era bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak okupatuko dira Sabino Aranako 46. zenbakitik 61era eta bertan, hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Sabino Arana erabat eraberritzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.

Esparru publikoaren okupazio gehiago

Gaurtik hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Altube zeharkalean, 14. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Ateraguneak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, Gaur, apirilak 21 hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Urkiola kalean, 9. zenbakiaren parean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da; oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe; eta aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Ateraguneak eta pasabide beheratu bat egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Bukatzeko, gaur hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Gardoki Kardenalaren kalean, 1. eta 11. zenbakien artean. Bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.

Argi publikoetan mantentze-lanak egiteko okupatuko da esparru publikoa.

Ur mozketa

Gaur, apirilak 21, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara, eta bihar, hilak 22, goizeko 09:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gora behera, ura kenduko dute Orueta bideko 13 eta 20 zenbakietan; Garate kaleko 60an; eta Errekako bideko 9an.

Errekako bidean dagoen ponparen argi-indarra mozteko kenduko da ura.

Arratoiak hiltzeko kanpaina

Apirilean eta maiatzean, arratoiak hiltzeko urteroko kanpaina egingo da hiriko barruti guztietan. Gaur, 4. barrutiko arratoiak hiltzeko lanak hasiko dituzte eta ostiralean, apirilak 24 bukatuko dira. Begoña, Santutxu eta Boluetan izango dira hain zuzen ere.