Espainiako Barne ministroak iazko gorroto delituei dagokien txostena -Estatu espainiarreko datuekin osatua- ezagutzera eman du. Datu horiek "ez gaituzte lasaitzen", gaur Zirika! gunean eskainitako agerraldian EHGAM, Sare Antifaxista eta Kitzikan elkarteetako kideek adierazi dutenez.
2014an, Estatuan, 1.285 gorroto-delitu zenbatu zituzten. Horietatik %39,9 (513 guztira), "talde handienak", sexu orientazioa eta genero identitaterekin zerikusia izan zuen. Oro har, 2013ko datuak baino "okerragoak dira" 2014koak. Barne ministroaren aburuz datu hauekin ezin daiteke ziurtzat jo delituen gorakada izan denik. Baina delituen zati bat solik salatzen dela kontutan izanik, "egungo egoera kezkagarria" da EHGAM, Sare Antifaxista eta Kitzikan elkarteen hitzetan.
Bigarren postuan arrazakeria eta xenofobiarekin lotutako delituak izan dira Estatu espainiarrean ugarien. 475 kasu guztira, %37. Ondoren, minusbaliotasuna duten pertsonen aurkako delituak (199 kasu, %15,5), sinesmen edo erlijio praktikekin zerikusia dutenak (63 kasu, %4,9), antisemitismo delituak (24 kasu, %1,9) eta aporofobia edota probeziaren aurkako ekintzak (11 kasu, %0,9).
Delitu salaketen erdia baino gehiago argituak izan ziren, delituen %65 hain zuzen ere. LGTBfobia kasuak izan ziren argitu ziren gehienak (%77,4). Autonomia erkidegoak kontutan hartuta, Andaluzian gertatu ziren LGTBfobo delitu gehien (188), Katalunian eta Galizian (43na) eta Balearetan (41), hurrenez hurren.
Hego Euskal Herrian 141 delitu
2014ko gorroto delituei dagokien txostenak jasotzen dituen Hego Euskal Herriko 141 kasuak baino gehiago izan zirela ziur esan dute gaurko agerraldian. Asko direlako "salatzen ez direnak" edota "gauari lotutako enfrentamenduetan" geratzen direnak. Baita epaitegietan artxibatzen direnak eta "erakunde batzuk ukatzen dizkiguten talde nazi-faxistekin zerikusia dutenak".
Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren 2014ko txostena da EHGAM, Sare Antifaxista eta Kitzikan elkarteek oraindik orain eskuratu ez dutena. Dena den, 2011tik 2013ra arteko bilakaera argia da, "delituak ugaritu egin dira", diote. http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/019616.pdf
Balorazioak, hortaz, "okerrera egin du". Barne ministroak aldiz, beste irakurketa bat egin du. "Bere ustez datuek ez dute esan nahi delituak ugaritu direnik, epe horretan polizia taldeen formakuntza eta sentsibilizazio programak gauzatu direlako, neurri zehatzagoak hartu direlako, esaterako, gorroto-delituetarako protokoloaren ezarpena, eta erasoak salatzeko biktimekiko hurbilketa eman delako".
Datu zehatzak
Kriminalitatearen Estatistika Sistematik (KES-SEC) atera dira datuok. Gorroto delituei dagokien txostena Guardia Zibila, Polizia Nazionala, polizia autonomikoak (Ertzaintza, Mossos d’ Esquadra eta Nafarroako Foruzaingoa) eta tokikoan tokiko udal poliziek KES-SEC erakundeari emaniko datuekin osatzen da. http://www.interior.gob.es/documents/10180/1643559/Estudio+Incidentes+Delitos+de+Odio+2014.pdf
EAE - 117 delitu (2014)
Antisemitismoagatik 3
Sinesmen edo erlijio praktikengatik2
Minusbaliotasunagatik 9
Sexu orientazioa eta genero identitateagatik 14
Arrazakeria eta xenofobiagatik 89
Biktimak, guztira 77
Atxiloketak, guztira 18
Nafarroa - 24 delitu (2014)
Antisemitismoagatik 3
Sinesmen edo erlijio praktikengatik 2
Sexu orientazioa eta genero identitateagatik 9
Arrazakeria eta xenofobiagatik 13
Biktimak, guztira 21
Atxiloketak, guztira 11