'Eutsi edo hil', herri indigenen mezuak ikus eta entzuteko dokumentala

uriola.eus 2015ko api. 21a, 14:00

Dokumentalak 2014 urtean Euskal Herrian bisitan izan ziren Latinomerikako herri indigenetako ordezkariei egindako elkarrizketak eta grabatutako irudiak jasotzen ditu. Mugarik Gabe elkarteak ekoitzi du ikus-entzunezkoa.

Latinomerikako herri indigenetako aldarrikapenak, proposamenak eta "borroketako asko" jaso ditu Mugari Gabe elkarteak 'Eutsi edo hil' izeneko dokumentalean. Izan ere, "indarrean dagoen garapen eredua agortuta dagoela erakusten duen krisi anitz eta global honetan, inoiz baino gehiago ezinbestekoa da herri hauetatik arlo desberdinen inguruan iristen zaizkigun ikuspuntuak entzutea; bai Hezkuntzari dagokionez, Lurra eta Lurraldearekin dugun harremanari dagokionez, Nortasunari dagokionez, enpresa multinazionalen eraginari dagokionez eta baita Bizitze Onaren paradigmari dagokionez ere. Azken batean, Herri bezala euren aldarrikapenak eta proposamenak dira".

Gaurko estreinaldian Guatemalako Sara Dalila Mux Mux emakume indigena maya izango da, bera da dokumentaleko protagonistetako bat eta Uk’ux Be erakundeko ordezkaria. Veronica Huilipan ere egongo da Hika Ateneoko hitzorduan, Confederación Mapuche de Neuquén Argentinako Patagoniako erakundeko ordezkaria.

Eguna: apirilak 21 asteartea
Ordua: 19:00
Tokia: Hika Ateneoa – Muelle de Ibeni 1
Hizkuntza: Gaztelania

 

www.mugarikgabe.org