Gaur, apirilak 22 hasi eta hilaren 27ra bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Zizeruena kalea, Pau Casals etorbidearen eta Ugarte kalearen artean. Gaurko egunean 14:00etatik 20:00etara bitartean itxiko da eta gainerako egunetan, 08:00etatik 20:00etara. Garajeetako sarbideak libre utziko dira Pau Casals edo Ugarte kaleko obren bilakaeraren arabera. Ordezko bidea Ugarte kalea izango da. Pau Casals etorbidean ere galtzada okupatuko dute egunero, 08:00etatik 20:00etara, ibilgailuen zirkulazioa eragotzi gabe.
Fresatze eta asfaltatze-lanak egiteko eta seinale horizontalak pintatzeko okupatuko da kalea.
TAO aparkalekua kenduko da Sabino Aranan
Gaurtik aurrera behin betiko kenduko da TAO aparkalekua Sabino Arana etorbidearen 53. eta Zankoeta kalearen 9. zenbakiaren arteko tartean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.
Sabino Arana erabat eraberritzeko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.
Ur mozketak
Gaur, apirilak 22, arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua kenduko da Deustuko Erriberako 10 eta 15etik 57ra; Olabeaga Adarreko 2. zenbakian; Sagardui kaleko 5etik 21era bitarteko zenbaki bakoitietan eta 2tik 12ra bitarteko bikoitietan; Ihitzabideako zenbaki guztietan; eta Elorri zeharkaleko 2tik 8ra.
Udalaren ur-sarean eta sare partikularrean konponketak egiteko etengo da hornidura.
Era berean, 16:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo da Juan De La Cosa kaleko 1etik 17ra; eta Landaorlegiko 1. zenbakian.