Taldeak zazpi gitarra ditu, bai eta flauta, bibolina, tronpeta, txeloa, eskusoinua, perkusioa eta ahotsa ere. Jendaurrean eskainiko duten errepertorioak sehaska-kantak, euskal kantu herrikoiak eta Irlandako kantu folklorikoak bilduko ditu. Programak ordubeteko musika-emanaldi atsegin eta gozagarria bermatuko du.
Bilbao Musikaren gitarren talde instrumentalak, denok ezagutzen dugun musikari kutsu originala emateko, gitarrari beste eremu bat eskaintzeko eta beste instrumentu batzuekin konbinatzeko zegoen premian du sorrera. 2012an sortu zuten. Bilboko Jesus Aranbarri Udal Musika-Eskolako ikasleek osatzen dute, David Ekairen zuzendaritzapean egonik. Gitarristei irteera bat eskaini nahi die formatu berrian, gitarrazaleek eta, orokorrean, musikazaleek oso ondo hartutako formatu berrian.
Sortu zenetik gitarra-talde instrumental honek Bilboko eszenatoki garrantzitsu askotan jo du; hala nola, Erriberako merkatuan, Campos Eliseos antzokian, Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioko auditorioan eta Barrainkuako udaltegian, 'Mila Musika Hiria' kontzertu zikloaren barruan.
Errepertorioa musika tradizionala, batez ere euskal eta irlandar musika tradizionala zabaltzera dago bideratuta; hala ere, soinu-bandetako musikak eta beste musika batzuek ere badute lekua errepertorioan. Obra ezagunak eta entzuteko atseginak izaten dira. Taldearen nahia entzuleei denbora ondo pasaraztea du xede, musikarekiko grinari ere bidea eskainiz.
Partaideak
Zuzendaria: David Ekai
Musikariak:
1.gitarra. Uxue Zugaza eta Garazi Sendino
2.gitarra. Adrián Tomillo
3.gitarra. Sergio Primo eta Jabier Zalbidea (ahotsa)
4.gitarra. J. Antonio Lorenzo eta J. Carlos Sinovas
Flauta. Cristina Del Olmo
Bibolina. Itziar Bizkarralegorra
Eskusoinua. Arrate Bayer (ahotsa)
Tronpeta. Alejandro Arenal
Txeloa. Raquel Lecue
Perkusioa. Idoia Lorenzo (ahotsa)
Soinu-teknikaria. Iñigo Fernández
Egitaraua
- Sehaska kantak
'Aurtxo polita'. Gabriel Olaizola (Moldaketak: D. Ekai)
'El noi de la mare'. Herrikoia (Moldaketak: D. Ekai)
- Euskal musika herrikoia
'Habanera´. Xabier Lete
'Ai zer Plazera'. E. Iruri eta P. Saiz
'Baratze bat'. Pier Paul Berzaitz
'Urtxintxak'. Pantxoa eta Peio
- Irlandako musika tradizionala (Moldaketak: J. A. Chic)
'El arpa de hierba'
'Trop loin d’Irlande'
'La noche de los Celtas'
'Canción y Danza'
'The good man'
'Canto de otoño'
'Las sonrientes hijas de la luz'