Hartara, E2 linea 10 minuturik behin irtengo da Plaza Biribilaren inguruetatik (Hurtado de Amezaga, 1), 16:30etan hasita. Berazaluze II- Zubietak eta Bengoetxea VI- Untoriak jokatuko duten partidu nagusiaren bukaeran, linea honek maiztasun eta ibilbide bereko zerbitzua eskainiko du kirolzaleak bueltan ekartzeko, norgehiagoka amaitu eta ordu erdi geroagora arte.
Zerbitzua arintzeko, lotura-autobusek geldialdi bakarra egingo dute frontoira heldu baino lehen Hurtado de Amezaga 50ean joanekoan eta Hurtado de Amezaga 15ean etorrian.
Azkenik, Udalak gogorarazi nahi du Bizkaia frontoitik Metroaren, trenaren zein tranbiaren geltokietara heldu daitekeela, Bilboko auzoetara zein inguruko herrietara joateko. Gainera, eta partida-egunetan bakarrik, taxi-geralekua jartzen da Askatasuna etorbideko 11. zenbakian.
Informazio gehiago geralekuan, 010 informazio-telefonoan edo Udalaren web orrian: www.bilbao.net.