Esparru publikoaren okupazioa Basurtun eta Abandon

uriola.eus 2015ko api. 27a, 09:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurko egunean, esparru publikoa okupatuko da Basurtun Bentazarrako zubitxoaren mantentze-lanak egiteko; eta zirkulazioa eten eta aparkalekuak kenduko dira Astarloa kalean. 

Gaurtik, apirilak 27, maiatzaren 1era bitartean, 23:00etatik 05:00etara, gutxi gorabehera,  Iparralde lorategiak eta Auntzetxeta kalea lotzen dituen zubitxoaren zati bat okupatuko dute. A-8 autobideko zenbait errei ere okupatuko dira; hala ere, noranzko bietan egongo da zabalik zirkulazioa.

Aipatutako zubitxoaren mantentze-lanak egiteko okupatuko da bide publikoa.

Era berean, gaur, apirilak 27, 23:00etatik 04:00etara, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxi eta aparkalekuak kenduko diraAstarloa kalean, Gardoki Kardenalaren eta Kale Nagusiaren artean.

Liburutegian aire girotuaren makina kentzeko eta haren ordez beste bat jartzeko kamioi-garabi batez egin beharreko lanetarako okupatuko da esparru publikoa.