Aste Nagusiko Pop-Rock Erakusketako XXX. edizioa abian da

uriola.eus 2015ko api. 27a, 11:19

Udalak, Jai eta Herritarrentzako Arreta sailaren bitartez, Aste Nagusian egingo den Bertako Metal, Pop-Rock Erakusketa martxan jarri du. Parte hartzeko inskripzioak maiatzaren 1etik 31ra egin beharko dira online www.bilbao.net webguneko agendan.

Baldintzak

Aurreko edizioetan bezala Aste Nagusiko Bertako Meta, Pop Rock Erakusketan parte hartu ahal izateko, Bizkaian bizi izatea edo taldekide bat gutxienez Lurralde historiko honetan erroldatuta egotea beharrezko izango da. Metal eta Pop-Rock estilo guztiak onartuko dira, jazza ezik.

Azpimarratzekoa da taldeetan emakumeak egotea eta euzkaraz egindako lanak bereziki kontutan hartuko direla, taldeak aukeratzeko orduan.

Taldeek gutxienez lau kanta original  bidali beharko dituzte; baita argazkia, biografia eta taldearen datuak ere. Aipatu beharko dira ere, zeintzuk diren erabilitako hizkuntzak, estiloa eta taldea osatzen dutenen kideen izenak. Aukeratutako taldeek ezingo dituzte bi bertsio edo adaptazio baino gehiago jo kontzertuetan. Halaber, ekitaldiaren data baino 15 egun arinago ezin izango dute Bilboko udalerrian jo eta 45 eta 50 tarteko minutuko iraupena izango luke kontzertuak.

Metal, Pop-Rock Erakusketak 30 urte

Aste Nagusiko Pop-Rock Erakusketa 1985ean jaio zen pop-rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoarekin. Urte hauetan 1871 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 294 talde ezberdin ezagutu dira Aste Nagusian egiten den erakusketa honi esker.

Erripako kaia, Unamuno plaza, Areatza, Bailen kalea eta Bilborock izan dira jaialdi honen eszenatoki. Urteak pasa ahala, jailadi hau Bilboko jaien erreferente bihurtu da, baita bertako eta Bizkaia osoko musika taldeen elkargunea. We Are Standard, Zodiacs, Gora Japon, Zea Mays, Idi Bihotz, Athon Rumba, Audience, Knives Sativa, Juke Box Racket, Hash, Horn Of Rhino, Radio Crimen, Los Brazos, Memoria De Pez, Porco Bravo, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile, The Rifftruckers, Rise To Fall, Unbreath, Eneko Moby Dick edo Rubia talde antzeko bandak Aste Nagusiko Bertako Metal, Pop-Rock Erakusketan parte hartu zuten.

Erakusketa Beste Jack kultur elkartearen eta Metal For The Crew elkartearen lankidetzarekin egingo da.