Esparru publikoaren okupazioak, zirkulazio eteteak eta ur mozketak gaurko

uriola.eus 2015ko api. 28a, 08:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaurko egunean esparru publikoa okupatuko da Plaza Barrian, Begoñalde Etxaldean, Ramon y Cajal kalearen atzekaldean eta Indautxualdean. Gainera, zirkulazioa etengo da Uribitartean eta ur mozketak egongo dira Iturriagan zein San Inazion.

Esparru publikoaren okupazioak

Gaurko egunean hasi, apirilak 28, eta maiatzaren 5era bitartean, gutxi gorabehera, oinezkoen eremuaren zati bat okupatuko da Plaza Barrian, Santimamiñe kobaren eta Ekain kobaren kaleen artean. Era berean, Altxerri kobaren kalean galtzada okupatuko da. Oinezkoek igarobide librea izango dute une oro.

Plaza Barrian mutxardadura-lanak (baldosa pikatzeko lanak) egiteko eta Altxerri kobaren kalean zoladura konpontzeko okupatuko da kalea.

Era berean, gaur hasi eta hiru astez, gutxi gorabehera, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Begoñalde Etxaldean, 11. zenbakiaren parean. Oinezkoen igarobidea libre izango da une oro eta okupatuko den gunean hesiak jarriko dira aurretiaz. Horma konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, gaur eta bihar, apirilak 28 eta 29, Ramon y Cajal etorbidearen atzeko aldean, 32 eta 70. zenbakien artean esparru publikoa okupatuko dute. Lanek aurrera egin ahala, aparkalekuak murriztuko dira, aurretiaz hesiak jarrita.

Lorezaintzako mantentze-lanak (sasiak kentzeko lanak) egiteko okupatuko da gunea.

Bukatzeko, gaurtik maiatzaren 15era, gutxi gorabehera, galtzada, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Gardoki Kardenalaren kaleko 8. zenbakitik Astarloa kaleko 10. zenbakira arteko tartean. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta bidea libre egongo da oinezkoentzat.

Eraikinak egiteko obretan jarri beharreko hesiengatik okupatuko da esparru publikoa.

Zirkulazioaren itxiera

Gaurko egunean, 09:30etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera, ibilgailuen zirkulaziorako itxiko da Uribitarte zeharkalea, Ibañez de Bilbao eta Uribitarte kaleen artean. Ordezko bideak Mazarredo zumarkalea, Uribitarte erranplak eta Uribitarte kalea izango dira. Garajeetako sarrera-irteerak Uribitarte edo Ibañez de Bilbao kaleetatik egingo dira, lanek aurrera egin ahala. Zirkulazioa teilatu bat konpontzeko lanetarako itxiko da.

Ur mozketak

Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo da Iturriaga zeharkaleko 1etik 11ra bitarteko zenbaki bakoitietan. Udalaren ur-sarean instalazio eta desbideratze-lanak egiteko kenduko da ura.

Bestalde, 16:00etatik 18:00etara bitartean, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Orixe kaleko 1etik 11ra bitarteko zenbaki bakoitietan; Merida, Caceres, Badajoz eta Extremadura kaleetako zenbaki guztietan; eta Oñatiko Unibertsitateko 15etik 17ra bitarteko zenbakietan.

Merida kaleko 15ean balbula nagusia konpontzeko kenduko dute ura.