The Special Need lanak (Alemania, Italia, 2013, 84 min.), furgoneta batean Europan zehar bidaia egin behar duten hiru adiskide aurkezten ditu, horietako batek, 29 urte dituen eta autista den Eneak, maitasun fisikoa aurkitu dezan. Alexek eta Carlok, azken hori dokumentalaren zuzendaria ere bada, Eneak maitatua sentitzeko eta harreman sexualak izateko eskubidea duela erabakiko dute. Hori dela eta, hiru adiskideek, hasieran uste zutena baino sakonagoa izango den errepideko bidaia hasiko dute.
Filmak, mundu guztiak batzuetan bere buruari galdetu dizkion baina inoiz besteen aurrean esatera ausartu ez den gaiak jartzen ditu mahai ganean. Horrela, adibidez, filmaren une batean, zergatik nahi duen neskalaguna izan galdetuko dio Eneari psikologoak, eta Eneak, muxuak emateko nahi duela erantzungo dio. Horrela, argi eta garbi uzten du beste edozein pertsonak dituen maitasun behar berberak dituela, eta gizakiak harreman intimoak izateko joera naturala duela.
Carlo Zorattiren dokumentalak harritu egingo gaitu, bere zintzotasunarengatik eta planteamendu berritzailearengatik. Ohiko maila gainditzen duen argazki zuzendaritza proposamena, eta ikus-entzulea, protagonisten dimentsio sakonagora sartzen duen narrazioa. Adiskidetasunari, maitasunari eta desio sexualari buruzko film indartsua eta zirraragarria. Neoerrealismoaren izpiritua jaso eta dokumentalismoan sartzen duen Road movie italiar dibertigarria, konplexurik gabea eta freskoa.
Italierazko eta alemanierazko jatorrizko bertsioan eta gaztelaniaz azpi-idatzita eskainiko den dokumentalak sari garrantzitsuak jaso ditu jada: DocsBarcelona (Espainia, 2014); Trieste Film Festival –Dokumental Hoberenaren Saria (Italia, 2014); Locarnoko Film Jaialdia (Suitza, 2013); Dok Leipzig – Premi Golden Dove (Alemania, 2013); CPH:DOX (Danimarka, 2013); eta IDFA (Herbehereak, 2013).
Carlo Zoratti zuzendaria diseinuan graduatu zen Torinoko Unibertsitatean. Benetton etxeko ikerketa zentrora joan zen, eta bertan bi urtez aritu zen, zine independenteko zuzendari eta egile egin aurretik. Hainbat bideo musikal, film labur eta Jovanotti abeslari italiarraren zuzeneko showa zuzendu zituen, eta Pronti Al Peggio web-telebista italiarra sortu zuen. Fikzioan eta dokumentalean aritu da.
Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.