Rene Perez Joglar, Residente, eta Eduardo Cabra Martinez, Visitante, musikariek 2005ean sortu zuten Calle 13. Doinu urbanoak lantzen dituen talde hau Hego-Amerikak bizi duen errealitatearen bozgorailu argienean bilakatu da eta aldaketaren aldeko mezua zabaltzen du. Irudimen handiarekin osatutako letra ausartei eta zuzenei esker gogor kritikatzen du munduak bizi duen egoera sozioekonomikoa. Horri, musika estilo ugarien nahasketa batzen die: rap, rock, reggae, cumbia, ska, etab.
Bilbon aurkeztuko duten 'MultiViral' diskoa 2014an argitaratu zuten eta taldearen bosgarren estudioko lana da. Bere ibilbidean zehar hainbat sari irabazi ditu, tartean Grammy sariak eta Grammy Latino sariak.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Codetickets webgunean. Aldez aurretik 18 euro balio dute eta txarteldegian erosiz gero 23 euro.