Larunbat honetan emango zaio hasiera Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen duen Musikauzo programaren edizio berriari. Ekimen horrek kaleko musikaz beteko ditu Bilboko barruti guztiak, ekainaren amaiera arteko asteburuetan. Programazioari hasiera ematearen arduradunak, San Adriango kaleak alaituko dituzten Trikitixa Bidebieta eta Ardoa Barrura izango dira.
Horrela, udaberri honetan ere hitzordua izango dugu fanfarria klasikoaren soinuekin eta animazioarekin, erritmo garaikideagoak dituzten nazioarteko bandekin, folk musikarekin, marching band ezagunekin edo euren emanaldiak benetako ikuskizun eszeniko bilakatzen dituzten perkusio banden algarekin. Guztira ia hogeita hamar emanaldi, musikaz eta jaiaz kalean gozatzeko Hiriko barruti guztietan.
Musikauzoren edizio honetan 18 bandak hartuko dute parte: Gibelurdinek, Orkresta Elektrotxaranga, Dangiliske, Fanfarria Kuklux Band, Sama Siku, Trikitixa Bidebieta, Ardoa Barrura, Sugarri, Molto Vivace Brazztet, Marmara, Turutarra, Granujas a todo ritmo, Nafarroa Kantu Taldea, Koplez Blai, VHS Street Band, The farra marching band, Perhaps Contraption (Ingalaterra) eta Funky Style Brass (Frantzia).
Aurreko edizioetan bezala, ia musika talde guztiak Bilbokoak dira, baina aurten Perhaps Contraption ingelesen eta Funky Style Brass frantsesen presentzia azpimarratu behar dugu. 2. barrutiko-Uribarriko auzoetan hartuko dute parte Musikauzo programan, Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako Haizetara Jaialdiaren arteko elkarlanari esker. Biek ere ezaugarri komunak dituzte, kaleko eszenan jartze eroa eta euren emanaldietan erakusten duten umorea.
Agenda
- Maiatzak 2: San Adrian / 10:00 Trikitrixa Bidebieta
- Maiatzak 2: San Adrian / 19:30 Ardoa Barrura
- Maiatzak 9: Zabala / 10:00 Trikitrixa Bidebieta
- Maiatzak 9: Arangoiti / 20:30 Gibelurdinek
- Maiatzak 15: Zurbaranbarri (Iturriondo plaza) / 19:30 Dunbots Fanfarria
- Maiatzak 16: Miribilla / 10:00 Trikitrixa Bidebieta
- Maiatzak 16: Txurdinaga (Garaizar multzoa) / 13:00 Fanfarria Kuklux Band
- Maiatzak 23: Santutxu (Karmelo Plaza) / 12:00 Sama Siku
- Ekainak 6: Castaños / 20:00 Orkresta Elektrotxaranga
- Ekainak 6: Uretamendi / 12:00 Ardoa Barrura
- Ekainak 6: Altamira (Frontoia) / 20:30 VHS Street Band
- Ekainak 12: Doña Casilda parkea / 19:00 Sugarri
- Ekainak 12: Santutxu (La Zona – Arsuaga kalea) / 20:00 Gibelurdinek
- Ekainak 13: Doña Casilda parkea / 13:00 Molto Vivace Brazztet
- Ekainak 13: Irala (Errege Katolikoen etorbidea) / 18:30 Molto Vivace Brazztet
- Ekainak 19: Abusu-Peñascal / 20:00 Turutarra
- Ekainak 20: Doña Casilda parkea / 13:00 Marmara
- Ekainak 20: Matiko (Uzturre plaza) / 20:00 Dangiliske
- Ekainak 20: Basurto (Aita Donostia) / 20:00 Koplez Blai
- Ekainak 21: Masustegi (San Gabriel elizaren patioa) / 19:00 Molto Vivace Brazztet
- Ekainak 23: Matiko (Uzturre plaza) / 19:00 Perhaps Contraption (Ingalaterra)
- Ekainak 23: Zurbaranbarri (Iturriondo plaza) / 21:00 Perhaps Contraption (Ingalaterra)
- Ekainak 23: Zorrotza (Azoka plaza) / 20:30 Granujas a todo ritmo
- Ekainak 23: Altamira (Frontoia) / 19:00 De Farra marching band
- Ekainak 26: Zorrotza (Azoka plaza) / 19:30 Nafarroa kantu taldea
- Ekainak 27: Castaños – Artxanda / 13:30 Funky Style Brass (Frantzia)
- Ekainak 27: Trauko / 20:00 Funky Style Brass (Frantzia)
- Ekainak 27: Deustuibarra (Eugenio Olabarrieta plaza)/ 18:30 Sugarri
- Ekainak 28: Arangoiti / 17:00 Orkresta Elektrotxaranga