Kale horretan ibilgailuek noranzko bakarra dute Mariaren Bihotzaren plazaren ondoan zeharka aparkatzen dituzten autoak. Espaloiek bi metroko zabalera dute eta behin obra eginda 5,5 metroko zabalera izango dute. Kalearen bestea aldean, Mrasoleko Kondearen kalearekiko bide-gurutzean irtenguneak jarriko dira espaloietan.
Obra horrekin batera saneamendu eta argi-sareak ere berrituko dituzte.
Apirilaren erdialdean hasi dituzten lanak. Burutzeko epea 3 hilabetekoa izango da eta aurrekontua 320.000 eurokoa.
Felipe Uhagon kaleko espaloiak zabaltzea
Beste alde batetik, Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailak Felipe Uhagon alkatearen kaleko espaloiak zabaltzeko obrak hasi ditu; hain zuzen, Urrutia eta Gordoniz kalearen arteko zatian. Egoitza-aldea da, merkataritza eta ostalaritza-jarduera handia duena. Gainera, poliziaren komisaria ere hantxe dago.
Kale horretan ibilgailuek noranzko bakarra dute eta kalearen alde bietan daude aparkalekuak. Espaloia orain 2 metro zabal da. Obra eginda, 3,50 metroko zabalera izango du espaloiak. Zenbaki bakoitien aldean 2,60 metro zabal izango da espaloia aparkalekuak eta edukiontziak dauden lekuetan eta gainerakoan 4,65 metroko zabalera izango du espaloiak.
Obra horrekin batera saneamendu eta argi-sareak ere berrituko dituzte.
Apirilaren erdialdean hasi dituzten lanak. Burutzeko epea 3 hilabetekoa izango da eta aurrekontua 355.000 eurokoa
Obra biak Auzokide planaren barruan daude, 5. eta 6. barrutietako Auzokide planaren barruan, hain zuzen.