Bandako 45 musikari baino gehiagok Aritz Villodasek idatzitako lanak interpretau zituen, eta bere zuzendaritzapean, Pos eso lanaren soinu bandea osotzen daben musika lanak jo zituen. Villodasen eta klaketaren kolpeen aginduetara, euskal film horren soinu bandea grabau eben, segundoz-segundo, zinemeak eskatzen dauen legez, soinua eta irudia guztiz bat etor daitezan.
Ez da Bilboko Bandeak zinemako soinu banda bat interpretetan dauen lehen aldia. Beste batzuetan be egin dau, horreen artean Euskalduna Jauregian, Lo imposible lanaren musikea eskaini eban kontzertu txalotuan, lan horren konposatzailea izan zan Fernando Velazquez getxotarraren zuzendaritzapean. Baina, apirilaren 30etik aurrera Pos eso filma eskainiko dan "zinema-areto guztietan gure bandea entzutea gauza barria da".
Basque Films eta Conflictivos Productions etxeek produzidutako Pos eso filma, lanez betetako urte askoren emoitzea da. Asmo handiko proiektua da, stopmotion animazino teknika klasikoan filmauta eta 3D tekniken integrazino handiagaz. Miniaturako platoetan aktoreen papela egiten daben eskalan egindako panpinek, 3D teknika barrienakaz egindako beste batzuekaz alkarbizi dira film honetan.
Samek zuzendu eta idatzi dauen filman, desagertu jakuzan Marivi Bilbao eta Alex Angulo antzezle bilbotarrek jarri deutseez ahotsak animazinozko personaiei, Anabel Alonso, Josema Yuste edo Santiago Segura lako beste batzuk ahaztu barik.
Bizkaie!