Ekimen honekin Eskolak, publikoarentzat zabalik dagoen musika eskaintza handitu nahi du, oraingo honetan, estilo eta espezialitate ezberdinetako interpreteekin. Musikeneko ikasleek komunean dute ezaugarri bat: "Haien maila edozein profesionalen adinekoa dela".
Hori baieztatzeko aukera izango da gaur, hilak 5, maiatzaren 8an, 11n eta 13an. Beti ere Bilbao Musikako auditorian 19:30ean, sarrera librea dela.
Silenzio Contemporanea hirukotea izango da bihar zikloari hasiera emango diona. Lidia Sierra (bibolina), Laura Garcia (klarinetea) eta Carmen Iriarte (pianoa). Darius Milhauden Bibolin, klarinete eta pianorako Suitea, Gian Carlo Menottiren Klarinete, bibolin eta pianorako hirukotea eta Aram Khachaturianen Klarinete, bibolin eta pianorako hirukotea interpretatuko dituzte.
Hurrengo ostirala maiatzaren 8an, Quinteto Kulmbachek hartuko du txanda. Mikaela Vazquez Barrachinak (bibolina), David Santamaria Perchesek (bibolina), Ricardo Fuentes Contrerasek (biola), Angela Edo Biolek (biolontxeloa) eta Laura Checa Pazek (pianoa) osatzen dute taldea. Alexander Borodinen eta Dimitri Shostakovichen boskote eta pianorako obrak eskainiko dituzte.
Astelehena 11, Club Quintet boskoteren txanda izango da, Santiago Fernandez (tronpa), Laurent Robino (saxo altua), Alvaro del Valle (gitarra), Daniel Garcia (baxua) eta Unai Olabarri (perkusioa).
Azken kontzertua maiatzaren 13an izango da.
Musikeneko gazte interpreteen kontzertu zikloa
Bilbao Musikako auditorioa
La Galera eraikina (Sorkunde, 8), 19:30ean
Maiatzak 5, asteartea: Silenzio Contemporánea
Lidia Sierra, bibolina
Laura Garcia, klarinetea
Carmen Iriarte, pianoa
Egitaraua
D. Milhaud: Bibolin, klarinete eta pianorako Suitea
G. C. Menotti: Klarinete, bibolin eta pianorako hirukotea
A. Kachaturian: Klarinete, bibolin eta pianorako hirukotea