Lasterketan interesatuak dauden familia bilbotar guztiek 2 eta 10 partaide bitarteko taldeetan eta hiru maila desberdinetan korrika egin ahal izango dute. Lehen belaunaldiko taldea, bikoteek, anai-arrebek eta lagunek osatuko dute. Bigarren belaunaldiko taldean aldiz, guraso eta seme-alabek edota osaba-izekoek eta ilobek. Eta hirugarren belaunaldiko kategorian azkenik, aitona-amonak, gurasoak eta seme-alabak. Talde bereko partaide guztiek batera egin beharko dute korrika ibilbide osoan zehar. Aurreko edizioetan lez, izena ematen dutenen kopurua ezin izango da 3.000 baino gehiagokoa izan.
Izen ematea www.vamosacorrer.com web orrialdean egin ahal izango da; izen ematearen 6 euroko salneurria Bizkaiko Elikagaien Bankura bideratuko delarik. Zenbakiak ostiralean, maiatzak 15, eta larunbatean, maiatzak 16, 09.30tik eta 21.00etara arte jaso ahal dira El Corte Ingleseko Kirol dendan. Horretarako, izen ematearen datuen emaila aurkeztu behar izango da.
Proba amaieran, denbora, itzuli kopuru eta kategorien araberako sailkapenak burutuko dira.
Ibilbidea
Ibilbideak Guggenheim Bilbao Museoa du abiapuntu eta Bilboko Itsas Museoraino iritsiko da, berriro hasierako puntuan bukatuz. Itzuli batek 1,8 km-ko luzeera dauka eta gehienez 5 aldiz errepikatu daiteke, guztira 9 kilometro burutuz. Parte-hartzaileek jan-edana izango dute buelta berri bati ekiten dioten bakoitzean, baita helmugara heltzen direnean ere. Irteerak kategoriaren arabera burutuko dira, mailaz maila, 3.belaunaldikoetatik hasi eta lehen belaunaldikoekin bukatuz.
Probak, Bilboko Udalak eta El Correok bultzatuta, Eusko Jaurlaritzaren, BBKren, EDP Fundazioaren, El Corte Inglesen, Coca Colaren, BM-ren eta Hospital Quirón-en laguntza dauka.