Esparru publikoa okupatuko dute zenbait gunetan gaurtik hasita

uriola.eus 2015ko mai. 6a, 08:00

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, gaurko egunean, esparru publikoa okupatuko da Lezamako Trenbide Zaharreko bidean, Iturburu kalean eta Circo Amateur del Club Deportivo kalean. 

Gaurtik, maiatzaren 6tik 22ra bitartean, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Lezamako Trenbide Zaharreko bidean, 3. eta 35. zenbakien artean. Lanak zatika egingo dira eta okupatuko den gunea hesiekin mugatuko da aldez aurretik, 3. zenbakitik hasita. Ibilgailuei txandaka emango zaie pasoa eta oinezkoek bidea libre izango dute etengabe.

Argiteria publikoa berritzeko okupatuko da esparru publikoa.

Era berean, gaurtik abuztuaren 9ra bitartean, itxi eta aparkalekua okupatukop da Iturburu kalean, 1. eta 9. zenbakien artean. Oinezkoek pasabidea etengabe izango dute libre eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Iturburu kaleko 3. zenbakiko fatxada konpontzeko okupatuko da esparru publikoa.

Gainera, 23:50ean hasi eta biharko 06:00etara bitartean, gutxi gorabehera, aparkalekuak aldi baterako kendu eta errei bat okupatuko da Circo Amateur del Club Deportivo kalean, Juan Antonio Zunzunegi etorbiderako moranzkoan, 5. zenbakiaren parean. Ibilgailuak txandaka pasatuko dira, seinalisten bidez, eta ez da ibilgailuen zirkulazioa etengo.

Garabi mugikor batez eta makinak igotzeko zenbait kamioiz egin beharreko lanak direla eta itxiko da zirkulazioa.