Musikeneko kontzertu zikloaren azken txanpa

uriola.eus 2015ko mai. 7a, 10:00

Bihar ostirala, Quinteto Kulmbach arituko da, astelehena, maiatzak 11, Club Quintet boskotearen txanda izango da eta Diego Rivera eta Aitor Cano piano-joleek zikloari amaiera emango diote maiatzaren 13an.

Bilboko Udal Musika Eskola Musikene Euskal Herriko Goi mailako Musika Ikastegiko talentu gazteei bere eszenatokia eskaintzen jarraitzen du. Ekimen honekin Eskolak, publikoarentzat zabalik dagoen musika eskaintza zabala handitu egiten du eta estilo eta espezialitate ezberdinetako interpreteekin egiten du, haien maila edozein profesionalen adinekoa izanik. Hau baieztatzeko aukera maiatzaren 8an, 11n eta 13an izango dugu. Beti Bilbao Musikako Auditorian 19:30etan eta sarrera librearekin.

Quinteto Kulmbach izango da bihar, hilak 8, zikloari jarraipena emango dion taldea. Mikaela Vazquez Barrachinak (bibolina), David Santamaria Perchesek (bibolina), Ricardo Fuentes Contrerasek (biola), Angela Edo Biolek (biolontxeloa) eta Laura Checa Pazek (pianoa) osatzen dute taldea da hau; Alexander Borodinen eta Dimitri Shostakovichen boskote eta pianorako obrak eskainiko dituzte.

Astelehenean, maiatzak 11, Club Quintet boskotearen txanda izango da, Santiago Fernandez (tronpa), Laurent Robino (saxo altua), Alvaro del Valle (gitarra), Daniel Garcia (baxua) eta Unai Olabarrirekin (perkusioa). Azken kontzertua maiatzaren 13an izango da, Diego Rivera eta Aitor Cano piano-joleekin.